Euskalbar

Euskalbar

Euskalbar

Zer da Euskalbar?

Euskalbar, gure nabigatzailean instalatzen den herraminta bat da. Euskarazko terminoak aurkitzeko, itzultzeko edo esanahiak jakiteko oso erabilgarria da. Instalatzeko eta erabiltzeko oso erreza da, beraz, gure egunerokotasuneko nabigatzailean ezinbestekotzat hartzen dugun herraminta da. 2-3 klik eginda, termino edo hitzik onena aukeratu dezakegu, horrela, gure hiztegia, lana eta hizkuntza aberastuz.

Zelan instalatu Euskalbar herraminta?

Minutu bat baino ez duzu beharko herraminta hau instalatzeko. Linux, Mac OS X edo Windows operazio-sistemetan instalatu dezakegu. Beharrezkoa dugun programa edo aplikazio bakarra Mozilla Firefox nabigatzailea da, hemen klik eginez lortuko duzuna. Gainera, gure egunerokotasunean erabiltzen dugun Internet nabigatzailea da, gure uste apalean, onena delako, batez ere, segurtasunari eta pribatutasunari dagokionez.

Behin, Firefox nabigatzailea instalatuta, gure bilatzailerik gogokoenean «Euskalbar» idatziko dugu eta lehenengo aukeran klik egingo dugu:

Ondoren, hurrengoko pantaila agertuko zaigu. «Add to Firefox» (Firefox nabigatzailera gehitu) botoian sakatu:

Botoi hau sakatu eta gero, bi pantaila txiki agertuko zaizkigu, «Añadir» (gehitu) eta onartu baino ez duzu egin beharko.

LISTO! Jada instalatuta dago Euskalbar herraminta gure Internet nabigatzailean! Horrelako ikurra agertuko zaigu gure nabigatzaileko goi-eskuin partean:

Zelan erabiltzen Euskalbar?

Euskalbar erabiltzea, instalatzea baino askoz errezagoa da. Euskalbar ikurran klik egin, nahi dugun hizkuntza aukeratu, nahi dugun terminoa edo hitza idatzi eta hiztegirik gogokoena edo aproposena erabili. Guk gehien erabiltzen dugun eta zuentzako gomendatzen dugun hiztegia Elhuyar da, izan ere, erderaz zein euskarazko termino eta hitzak era oso egokian itzultzen ditu.

Tutorial hau gustokoa izan baduzue, elkarbanatu zuen inguruan, sare sozialetan (@ElectroDuda) eta erabili Electroduda webgunearen beste zerbitzu batzuk. Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiegu Euskalbar bezalako herramintak sortzen eta mantentzen dituzten pertsona eta kolektiboei.

 

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.