Zein merkatutan erostea komeni zait?

Zer esan nahi du honek? Zer komeni zait? Laburki azalduko dugu, batik bat, produktuaren bermean eta bidalketa denboran oinarrituko gara:

Denda fisikoa (estatuaren barruan): Estatuko barruko dendarik garrantzitsuenetan oinarrituko gara analisia egiteko, batetik, bermerik eta zerbitzu teknikorik onenak eskeintzen dutelako eta bestetik, estatuko toki gehienetan aurkitu ditzakegulako. Hau aukeratuz, aurrez aurreko zerbitzua izango duzu, honek ematen duen konfiantzarekin. Gainera, bidalketaren arloa alde batera uzten duzu. Edozein modutan ordaindu zenezake. Azkenik, arazorik izatekotan, denda bera arduratuko da bermea gestionatzeaz. Normalean, aukerarik garestiena da.

Internet (estatuaren barruan): Estatuko barruko dendarik garrantzitsuenetan oinarrituko gara analisia egiteko, batetik, bermerik eta zerbitzu teknikorik onenak eskeintzen dutelako eta bestetik, bidalketak arinak (1-5 egun) eta seguruak izaten direlako. Kasu honetan, modu elektronikoan ordaindu beharko duzu (Paypal edo kreditu txartelarekin adibidez), eta ez izan beldurrik, denda fidagarrienak baino ez baitugu gomendatzen, horregatik erabili ezazue guk emandako estekak. Bestetik, arazorik izatekotan, bermea zuk gestionatu beharko duzu, baina honen alde komentatu behar dugu, norberak gestionatuta dendek baino azkarrago ebazten da arazoa kasu askotan. Azkenik, produktuak dendetan baino zertxobait merkeago topatuko ditugu.

Internet (mundu osoan): Kasu honetan, mundu mailako dendarik garrantzitsuenetan oinarrituko dugu gure anilisia. Kasu honetan, bidalketak luzeago (15-30 egun Txinako denden kasuan adibidez) egiten dira eta modu elektronikoan erosi beharko duzu ere. Bestetik, bermearen kontua nahiko zailtzen da, izan ere, arazorik izatekotan ez dugu zerbitzu teknikorik izango estatuan. Hala eta guztiz ere, gure esperientziagatik esan dezakegu (gure estekak erabiliz noski) denda hauek oso fidagarriak eta arazoak konpontzeko eta dirua itzultzeko metodo oso fidagarriak dituztela. Hemen erostearen alderik onena, diru bat aurreztuko dugula (150€-ko mugikor bat adibidez, 100-110€-tan aurkitu genezake).